Enara Garro Zuzenbide penaleko Irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean (Gipuzkoa).
Hona hemen Enara Garro irakaslearen web orria. Bertan bere jarduerei, ikerkuntza-lerroei, eta lan zientifikoei buruzko informazioa topatu ahal izango duzu.
Enara Garro Zuzenbide penaleko Irakasle Titularra (akred.) da Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean (Gipuzkoa). Bere ikerketa lerro nagusia delituaren ondorengo portaera positiboaren Zuzenbide konparatuko analisian datza, kalte konponketak eta aitormenak zigorraren zehaztapenean duten eragina aztertuz. Terrorismo eta antolatutako delinkuentziaren eremuan autoritateekiko lankidetzagatik, zigorra arintzeko edo hari uko egiteko aukerak landu ditu eta egun delituaren preskripzioa eta terrorismo delituen zigorren exekuzioa ditu aztergai.
Bere ikerketa jarduera beti egon da lehiaketa-deialdiko beka eta ikerketa kontratuengandik finantzatua: Eusko Jaurlaritzaren beka predodoktoral (2000-2004) zein postdoktorala (2004-2006) eskuratu zituen, eta baita austriar Fonds für die Wissenschaftliche Forschung fundazioaren (2006-2007) eta Zientzia eta Innobazio Ministerioaren Juan de la Cierva (2008-2009) programen baitako ikerketa kontratuak ere. Ikerketa egonaldi luzeak egin ditu Philipps Universität Marburg (2001-2002), Johannes Kepler Universität Linz (2004, 2006 y 2007), Max Planck Institut für ausländisches und internationales Strafrecht Freiburg (2004-2006) eta, bere Irakasle plaza lortu zuenetik, New York-eko Columbia University-n (2012) eta Johannes Kepler Universität Linzen (2013, 2014, 2015, 2016, 2018).
Egun, ikerkuntza taldekidea da bi proiektuetan: bata Eusko Jaurlaritzak finantzaturikoa eta Lasagabaster Herrarte irakasleak zuzendua (IT 859-13), eta bestea Espainiako Ministerioak subentzionaturikoa, eta Landa Irakasleak zuzendurikoa, gorroto delituei buruzkoa (I+D+I PID2020-115320GB-100).